Pertsonen
unea da!
Zuetariko batzuk zarete,
salbuespenezko egoera honetan, etorkizun hurbilean zalantzak azaltzen dituzuenak. Badakit, eta ulertzen dut, zuetako
batzuk kezkatuta zaudetela, aurrekaririk gabeko egoera batengatik.
Baina esan nahi nizuekeen
lehenengo gauza da zuen esku ez dagoen egoera bat dela, erabat behintzat, ezta
zuen irakasleen esku ere, badakidanez, arreta pertsonalizatua emateagatik lana itzela
egiten ari direlako.
Hori esanik, eta zuetako
batzuei agian ez zaiela asko balioko ziur banago ere, itxaropen zintzoko mezu bat helarazi nahi nizueke. Ez da
"itxaropen" huts bat, uste osoa dugu egoera hau, zuen ibilbidean
zailtasun bat izatetik urrun, "Aukera"
bat dela, indarberrituta irteteko eta benetan garrantzitsua dena baloratzeko.
Eta agian baten batek
galdetuko lidake zer den garrantzitsuena?
Zuen buruan duzuen hori
guztia, lanbide batean trebatzeko ilusioa, profesional trebea izatera iristea
ahalbidetuko dizuena, garrantzitsua da, oso garrantzitsua, eta, jakina, zuen
ekarpena da guztiontzako gizarte hobea eraikitzeko.
Baina harago joan
gaitezkeela uste dut, "Gizarte likidoak" deitzen den horretan bizi
gara, aldaketa zorabiagarriak, ziurgabetasuna eta berrikuntza teknologikoak
ezaugarri dituztenak.
Aldaketa horien aurrean, zer
geratzen da? Pertsona, "Giza kapitala", erronkei aurre egiten
dakiena, bai gaitasun teknikoei dagokienez, bai eman denari
Edo beste era batean esanda,
gauzak ondo egitearen etika; horrek
errespetua, enpatia, berdintasuna, elkartasuna edo pentsamendu kritikoa
eskatzen ditu.
Eta azken horrek, pentsamendu kritikoak, erronkei aurre
egiteko aukera ematen digu, ez baikenuen asmatuko, gaur egun bizi dugun
pandemia-egoera bezala.
Aukera aprobetxatzea
gustatuko litzaidake, hasieran esaten nizuenez, zuen etorkizunerako
"mehatxu" hori, hasiera batean, "Profesional" gisa eta
mundua guztiontzako gizarte bidezkoago, anaiago eta berdintasunezkoago bat
bihurtzeko gai izango diren pertsona gisa prestatzeko "aukera"
bihurtzeko. Pertsonen unea da!
No hay comentarios:
Publicar un comentario